XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba al zenekien...?

Erromatarrek itxi egin zituzten dantza-eskolak.

Zizeronek esan zuen dantzan egiten zuten guztiak burutik jota zeudela.

Debeku hori Karlomagnoren garaian ere egon zen, segurutik kristauek dantza paganoak dantzatzen zituztelako.

Bazenekien XVIII. mendera arte emakumeak ezin zuela ballet ofizialetan dantzatu eta, ordutik, gona luzeak erabiliz bakarrik egin dezakeela?

I. mendea baino lehen ere, Cadizko dantzariak ospetsuak ziren, eta Erromara eramaten zituzten, jaiak alaitzeko.

Oreinaren dantza, Ekuadorren.

Sevillanak Andaluziako dantzaren adierazpenik herrikoienak dira.

1. DANTZA

Dantza gorputzaren mugimendu erritmikoen konbinazioa da.

Horrenbestez, artea da, kantatzea den bezala.

1.1. Dantza-motak

Dantzaren sailkapen asko egin daiteke, baina orokorrean ondoko dantza-motak bereizten dira:

Herri-dantza: heziketarik gabeko jendeari berez ateratzen zaiona.

Herri-kantetan edo kanta etnikoetan oinarriturik egon ohi dira, eta, beraz, oso zaharrak izan daitezke.

Andaluziak, esate baterako, bertako lurraldea aberastu duten kultura guztien eraginak jasotzen ditu dantzetan; andaluziarrek beti dantzatu dute dantza mota hau.

Musikagile batzuk, Falla adibidez, herri dantza horietan oinarritu ziren, euren ballet handiak aberasteko.

Gorteko dantza: dantza hau nobleek erabiltzen zuten.

Egiptoarren garaitik ere halako dantzen berri dugu.

Klasikoa: XIX. mendetik aurrera finkaturikoa; koreografi arau konplexuen bidez egiten da.

Ballet esaten zaio.

Modernoa: gaur egungo dantza, planteamenduen erabateko askatasunean oinarritua.

1.2. Dantza historian

Harri-Aroko labar-pinturetan ikusten denez, dantza zenbait erritotan erabiltzen zen: Egipton, errito eta zeremonietako erabilera hau agerian gelditzen da Tebasko freskoetan, Isisen omenez egindakoetan.

Ohitura hori Mediterranioko herrietan ikusten da; horietan, Kristo aurreko 1400. urtean ere Zezenaren dantza egiten zuten, eta bertan jendeak zezen baten inguruan dantzatu eta salto egiten zuen horren adarren gainetik.

Kristautasuna iritsi zenean, dantzak hurbiletik zaindu ziren, kristau askok dantza paganoak erabiltzen baitzituzten gurtza erlijiosoetan.

Mediterraniokoak ez diren kulturei erreparatuz gero, praktika horixe aurkituko dugu.

Ekintza xamaniko gehienetan (xaman izeneko petrikilo eta gidari izpiritualak egiten zituen), dantzan egiten zen izpirituak erakartzeko.

Hori Txinan ikusten dugu, Kristo aurreko 1.000. urtean, baita Japonian ere.

Erdi Aroan, dantza horiek herrira iritsi ziren.

Esan daiteke garai horretan aretoko dantza sortu zela. XV. mendearen hasieran, lehenengo dantza-eskuliburua argitaratu zen Europan; hortik, berriz, Frantziako Ballet de cour izenekoa sortu zen (lehen ere mintzatu gara horri buruz).

Espainiako misiolariak Mundu Berrira heldu zirenean, dantza erlijioso eta xamaniko ugari aurkitu zuten bertan, eta eurek kristautu egin zituzten horiek guztiak.

Dantza, harrezkero, arte oso garrantzitsua izan da Amerikan.

Ballet de cour baten eszena.